Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 37:28-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. zuzenbidea maite baitu Jaunaketa ez ditu bere fededunak bertan behera uzten.Beti izango dute babesa;gaiztoaren ondorengotza, berriz, suntsitua izango da.

29. Herrialdearen jabe izango dira zintzoak,eta beti bertan biziko.

30. Zuzenak jakinduriaz hitz egiten du,bidezko dena esaten.

31. Bere Jainkoaren hitza du bihotzean,haren oinek ez dute huts egingo.

32. Gaiztoak zelatan egoten zaizkio zintzoari,nola hilko asmatzen.

33. Baina Jaunak ez du haien eskuetan lagako,epaitzen badute ere, ez du kondenatzen utziko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 37