Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 37:12-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Zintzoaren kontra gaiztoa azpijokoan,beraren aurka erakusten ditu hortzak.

13. Baina Jaunak barre egiten du halakoaz,bai baitaki ordua datorkiola.

14. Ezpata atera eta uztaia tenkatzen dute gaiztoekdohakabea eta behartsua eraisteko,zuzen dabiltzanak hiltzeko.

15. Baina ezpata beren bihotzean sartuko zaieeta uztaiak apurtuko.

16. Gehiago balio du zuzenaren apurrakaberats gaiztoaren ugaritasunak baino,

17. ahuldu egingo baitira gaiztoen besoak;zintzoei, ordea, Jaunak eutsiko.

18. Jauna arduratzen da prestuen bizitzazeta beren ondarearen jabe izango dira betiko.

19. Zoritxar-egunetan ez dute porrot egingo,gose-egunetan asebeteak izango dira.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 37