Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 37:1-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Davidena .Ez zaitez gaiztoengatik haserretu,ezta gaizkileen inbidiatan egon ere,

2. belarra bezain bizkor ihartzen baitiraeta berehalaxe zimeltzen.

3. Izan konfiantza Jaunarengan eta egin on dena,zeure herrialdean bizieta bertako aberastasunaz gozatzeko.

4. Izan bedi Jauna zure atsegina,eta berak emango dizu bihotzak eskatzen dizuna.

5. Utzi Jaunaren esku zeure zoria, izan konfiantza harengan:berak ekingo dio zure alde;

6. goizeko argia bezain distiratsu egingo du zure zuzentasuna,eguerdiko eguzkia bezain argitsu zure zuzenbidea.

7. Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan;ez zaitez sutu arrakasta duenaren aurka,maltzurkeriaz dabilenaren kontra.

8. Utzi haserrea, baztertu sumina,ez zaitez sutu, kalterako izango duzu eta;

9. izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak;herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.

10. Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa,bilatu arren, ez duzu gehiago aurkituko.

11. Apalak izango dira herrialdearen jabe,bake osoaz gozatuko dira.

12. Zintzoaren kontra gaiztoa azpijokoan,beraren aurka erakusten ditu hortzak.

13. Baina Jaunak barre egiten du halakoaz,bai baitaki ordua datorkiola.

14. Ezpata atera eta uztaia tenkatzen dute gaiztoekdohakabea eta behartsua eraisteko,zuzen dabiltzanak hiltzeko.

15. Baina ezpata beren bihotzean sartuko zaieeta uztaiak apurtuko.

16. Gehiago balio du zuzenaren apurrakaberats gaiztoaren ugaritasunak baino,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 37