Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 35:2-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Hartu ezkutua eta koraza, eta zatozkit laguntzera.

3. Atera lantza eta azkona, pertsegitzen nautenei aurre egiteko,eta esadazu: «Neu nauzu salbatzaile!»

4. Huts egiezu eta lotsarazi ni hiltzeko dabiltzanak.Atzera egin bezate, lotsa gorrian,ni nondik hondatuko dabiltzanek.

5. Izan bitez haizeak daraman lastoaren antzeko,zure aingeruak kanpora jaurtitzean!

6. Izan bedi ilun eta labain haien bidea,zure aingeruak pertsegitzean!

7. Arrazoirik gabe, tranpa jarri didate;motiborik gabe, zuloa zabaldu.

8. Betorkie gainera ustekabeko hondamena!Harrapa bitza jarri duten tranpaketa eror bitez hondamendian!

9. Orduan, Jaunarekin alaituko naiz,salbatu nauelako poz-pozik izango.

10. Bihotz-bihotzetik esango dut: «Nor zu bezalakorik, Jauna?Dohakabea askatzen duzu indartsuagoaren eskutik,errukarri eta behartsua, zapaltzaileagandik».

11. Lekuko bihozgabeak altxatzen zaizkit,eta jakin ere ez dakizkidanak leporatzen.

12. Onaren ordain gaitza ematen didate, eta lur jorik uzten.

13. Ni, ordea, haiek gaixo zeudenean,dolu-jantzitan ibili ohi nintzen,neure burua barauaz zigortzen nueneta neure barruan otoitz eta otoitz egiten.

14. Adiskide eta senideak bezala nituen,eta kopetilun eta burumakur ibili ohi nintzen,amaren hiletak banitu bezala.

15. Baina nik estropezu egitean, pozik bildu dira,nire kontra bildu dira joka,zergatik ez dakidala larrutzen naute, etengabe irainduz.

16. Inguruan ditudan isekariek hortzak erakusten dizkidate.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 35