1. Davidena.Salatu, Jauna, salatzen nautenak;borrokatu, borrokatzen nautenak.
2. Hartu ezkutua eta koraza, eta zatozkit laguntzera.
3. Atera lantza eta azkona, pertsegitzen nautenei aurre egiteko,eta esadazu: «Neu nauzu salbatzaile!»
4. Huts egiezu eta lotsarazi ni hiltzeko dabiltzanak.Atzera egin bezate, lotsa gorrian,ni nondik hondatuko dabiltzanek.
5. Izan bitez haizeak daraman lastoaren antzeko,zure aingeruak kanpora jaurtitzean!