Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 34:4-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Handietsi nirekin batera Jauna,gora dezagun elkarrekin haren izena.

5. Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun,beldur guztietatik libratu ninduen.

6. Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira,ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.

7. Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzuneta larrialdi guztietatik atera zuen.

8. Zaindari dago Jaunaren aingeruabegirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko.

9. Dasta eta ikus zein ona den Jauna:zorionekoa berarengan babesa duena!

10. Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok,ez baitzaie ezer faltako begirune diotenei.

11. Aberatsek ere badakite zer den beharra eta gosea,Jaunarengana jotzen dutenei ez zaie ezer falta.

12. Ene haurrok, zatozte entzutera!Jauna errespetatzen erakutsiko dizuet.

13. Nork ez du maite bizia?Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?

14. Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.

15. Alde gaitzetik, egin on dena,bila bakea eta jarrai haren bidetik.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 34