Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 34:13-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Nork ez du maite bizia?Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?

14. Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.

15. Alde gaitzetik, egin on dena,bila bakea eta jarrai haren bidetik.

16. Zintzoengana ditu Jaunak begiak,haien deiak entzuteko adi belarriak.

17. Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei,lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.

18. Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten dueta larrialdi guztietatik libratzen.

19. Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandiketa salbatzen ditu etsita daudenak.

20. Zoritxar asko izaten du zintzoak,baina guztietatik libratzen Jaunak.

21. Hezur guztiak zaintzen dizkio,bat bakarra ere ez diote hautsiko.

22. Gaiztakeriak hilko du gaiztoa,zintzoari gorroto diotenek zigorra izango.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 34