21. Zeure begiradapean gordetzen dituzu,giza azpikerietatik urrun.Zeure gerizpean babesten dituzu, borroka eta liskarretatik urrun.
22. Bedeinkatua Jauna, mirariak egin baitizkit haren maitasunak,estualdian nengoela.
23. Ikararen ikaraz, hau pentsatu nuen:«Bere begi-bistatik bota egin nau Jaunak».Zuk, ordea, entzun zenuen nire erregua,laguntza eske deiadar egin nizunean.
24. Maita ezazue Jauna, haren fededun guztiok!Leial zaizkionak Jaunak babesten ditu,harroei, berriz, ordain gogorra ematen.