Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 31:20-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Bai handiak, Jauna, begirune dizutenentzatgordeak dituzun ondasunak!Denen bistan ematen dizkiezu zuregan babesa dutenei.

21. Zeure begiradapean gordetzen dituzu,giza azpikerietatik urrun.Zeure gerizpean babesten dituzu, borroka eta liskarretatik urrun.

22. Bedeinkatua Jauna, mirariak egin baitizkit haren maitasunak,estualdian nengoela.

23. Ikararen ikaraz, hau pentsatu nuen:«Bere begi-bistatik bota egin nau Jaunak».Zuk, ordea, entzun zenuen nire erregua,laguntza eske deiadar egin nizunean.

24. Maita ezazue Jauna, haren fededun guztiok!Leial zaizkionak Jaunak babesten ditu,harroei, berriz, ordain gogorra ematen.

25. Eutsi sendo, izan bihotz, Jaunarengan itxaron duzuenok!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 31