Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 31:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik.Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko.

15. Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantzaeta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko».

16. Zure eskuetan nire zoria:libra nazazu pertsegitzen nauten etsaiongandik!

17. Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,salba nazazu zeure maitasunaz.

18. Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta!Huts egin biezaie, ordea, beren usteak gaiztoei,gal bitez Herio Leizeko isilpean!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 31