Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 22:9-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. «Jaunarengana jo du; libra dezala, bada!Salba dezala, hainbeste maite badu!»

10. Zuk atera nauzu amaren sabeletik,lasai eduki haren bularrean.

11. Zure esku nago jaiotzatik,zu zaitut Jainko amaren sabeletik.

12. Ez egon niregandik urrun, hurbil baitut arriskua,eta ez dut nork lagundurik.

13. Etsaiek inguratzen naute,zezen-talde handia bailiran,basabere izugarriak bailiran;

14. ahoa zabalik dute nire kontra,lehoi harraparien gisa orroka.

15. Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi;koloka ditut hezur guztiak,urtzen ari zait bihotza, argizaria irudi.

16. Indargabe nago, teila bezain lehor,ahosabaiari itsatsia dut mihia,hilobi-hautsetaraino ekarri naute.

17. Gaizkile-taldeak inguratu nau,zakur-tropelak erdian hartu,esku-oinak zulatu dizkidate.

18. Hezur eta azal gelditu naiz!Haiek adi-adi begiratzen didate.

19. Nire jantziak banatzen dituzte,nire soinekoa zotz egiten.

20. Baina zu, Jauna, ez egon urrun!Ene indar, lagundu! Ez luzatu!

21. Libra nazazu ezpataz hila izatetik,atera nire bizi hau zakur horien atzaparretatik.

22. Salba nazazu lehoiaren ahotik,bufaloen adarretatik.Erantzun didazu!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 22