Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 22:20-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Baina zu, Jauna, ez egon urrun!Ene indar, lagundu! Ez luzatu!

21. Libra nazazu ezpataz hila izatetik,atera nire bizi hau zakur horien atzaparretatik.

22. Salba nazazu lehoiaren ahotik,bufaloen adarretatik.Erantzun didazu!

23. Hitz egingo diet zutaz neure senideei,goretsiko zaitut batzarraren erdian.

24. Goretsazue Jauna, begirune diozuenok!Emaiozue ohore, Jakoben ondorengo guztiok!Adora ezazue, israeldarrok!

25. Jaunak ez du mespretxatu,ez du gutxietsi gizagaixoaren zorigaitza,ez du harengandik aurpegia saihestu:entzun dio deiadarra.

26. Zeuk eraginik, goretsiko zaitut batzar handian,neure promesak beteko ditutbegirune dizutenen aurrean.

27. Asetzeraino jango dute behartsuek,Jauna goretsiko haren bila saiatzen direnek.Ez galdu adorea sekula!

28. Jaunaz oroituko dira lurreko herri guztiaketa harengana itzuliko;haren aurrean ahuspeztuko dira herrietako familia guztiak.

29. Jauna errege da, herri guztien nagusi!

30. Hari ahuspeztuko zaizkio lurpean lo daudenak,haren aurrean makurtuko hilobira jaitsiak,Jainko garaileak biziberritu egiten baitu.

31. Nire ondorengoek Jauna gurtuko dute,Jaunaz hitz egingo diete ondorengo gizaldiei,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 22