Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 22:17-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Gaizkile-taldeak inguratu nau,zakur-tropelak erdian hartu,esku-oinak zulatu dizkidate.

18. Hezur eta azal gelditu naiz!Haiek adi-adi begiratzen didate.

19. Nire jantziak banatzen dituzte,nire soinekoa zotz egiten.

20. Baina zu, Jauna, ez egon urrun!Ene indar, lagundu! Ez luzatu!

21. Libra nazazu ezpataz hila izatetik,atera nire bizi hau zakur horien atzaparretatik.

22. Salba nazazu lehoiaren ahotik,bufaloen adarretatik.Erantzun didazu!

23. Hitz egingo diet zutaz neure senideei,goretsiko zaitut batzarraren erdian.

24. Goretsazue Jauna, begirune diozuenok!Emaiozue ohore, Jakoben ondorengo guztiok!Adora ezazue, israeldarrok!

25. Jaunak ez du mespretxatu,ez du gutxietsi gizagaixoaren zorigaitza,ez du harengandik aurpegia saihestu:entzun dio deiadarra.

26. Zeuk eraginik, goretsiko zaitut batzar handian,neure promesak beteko ditutbegirune dizutenen aurrean.

27. Asetzeraino jango dute behartsuek,Jauna goretsiko haren bila saiatzen direnek.Ez galdu adorea sekula!

28. Jaunaz oroituko dira lurreko herri guztiaketa harengana itzuliko;haren aurrean ahuspeztuko dira herrietako familia guztiak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 22