Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 22:13-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Etsaiek inguratzen naute,zezen-talde handia bailiran,basabere izugarriak bailiran;

14. ahoa zabalik dute nire kontra,lehoi harraparien gisa orroka.

15. Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi;koloka ditut hezur guztiak,urtzen ari zait bihotza, argizaria irudi.

16. Indargabe nago, teila bezain lehor,ahosabaiari itsatsia dut mihia,hilobi-hautsetaraino ekarri naute.

17. Gaizkile-taldeak inguratu nau,zakur-tropelak erdian hartu,esku-oinak zulatu dizkidate.

18. Hezur eta azal gelditu naiz!Haiek adi-adi begiratzen didate.

19. Nire jantziak banatzen dituzte,nire soinekoa zotz egiten.

20. Baina zu, Jauna, ez egon urrun!Ene indar, lagundu! Ez luzatu!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 22