Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 22:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. «Egunsentiko basahuntza» doinuan . Daviden salmoa.

2. Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?Zergatik ez duzu entzuten nire deiadarra eta kexua?

3. Egunez deika ari natzaizu, ene Jainko, eta zuk erantzunik ez;baita gauez ere, eta bakerik ez dut.

4. Zu, ordea, santutegian bizi zara,Israelen gorespenak hartuz.

5. Gure gurasoak zurekin fidatu ziren;fidatu ziren, eta zuk libratu.

6. Deiadar egin zizuten eta zuk askatu;zurekin fidatu, eta ez zien usteak huts egin.

7. Ni, berriz, har naiz eta ez gizaki,jendeak iraindua, herriak mespretxatua.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 22