1. Koru-zuzendariarentzat. «Egunsentiko basahuntza» doinuan . Daviden salmoa.
2. Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?Zergatik ez duzu entzuten nire deiadarra eta kexua?
3. Egunez deika ari natzaizu, ene Jainko, eta zuk erantzunik ez;baita gauez ere, eta bakerik ez dut.
4. Zu, ordea, santutegian bizi zara,Israelen gorespenak hartuz.
5. Gure gurasoak zurekin fidatu ziren;fidatu ziren, eta zuk libratu.