Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 17:2-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Emazu nire aldeko epaia, ikus nire zuzentasuna.

3. Aztertu nire barrua, ikertu gauez ere, probatu suaz:ez duzu niregan okerrik aurkituko; nire ahoak ez du huts egin,

4. jendeak ohi duen bezala; gorde dut zure hitza,

5. bide latzetan sendo ezarri ditut oinak;zure arrastotik ez dira aldendu nire urratsak.

6. Deika nauzu, Jainko; erantzungo al didazu!Itzul niregana belarria, entzun nire mintzoa.

7. Erakuts zeure maitasun harrigarria,erasotzaileengandik salbatzen baitituzuzure esku ahaltsuan babesten direnak.

8. Zaindu nazazu zeure begi-ninia bezala,gorde ni zeure hegalen itzalpean,

9. larrutu nahi nauten gaizkileengandik,inguratzen nauten etsai amorratuengandik.

10. Harropuzturik daude; haien ahotik harrokeria besterik ez.

11. Gainean ditut, inguratua naute,ni lurrera botatzeko beti prest,

12. ehizaki-irrikaz dagoen lehoiaren antzera,ezkutuan dagoen lehoikumearen antzera.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 17