Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 15:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Daviden salmoa.Jauna, nor egon daiteke zure etxean?Nor bizi zure mendi santuan?

2. Jokaera prestua duena, justiziaren arabera ari dena,bihotz barrutik egia dioena;

3. mihi-luze ez dena, lagun hurkoari kalterik egiten ez diona,auzokoa iraintzen ez duena;

4. mespretxagarria bere aurretik botaeta jainkozaleak ohoratzen dituena;bere kaltetan izanik ere,emandako hitzari eusten diona;

5. mailegu-dirua lukurreriaz ematen ezeta errugabearen kaltetan eskupekorik hartzen ez duena.Horrela jokatzen duenak ez du sekula koloka egingo.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 15