Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 145:5-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Zure aintza eta ospe distiratsua aldarrikatzen dute,eta nik zure egintza harrigarriak adierazten.

6. Zure balentria ikaragarriak aipatzen dituzte,eta nik zure egintza handiak kontatzen.

7. Zure ontasun neurrigabearen berri zabaltzen duteeta zure salbamena pozik oihukatzen.

8. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,haserregaitza eta onginahi handikoa.

9. Ona da Jauna guztientzat,gupidaz betea bere sorkari guztientzat.

10. Gorets zaitzatela, Jauna, zeure sorkari guztiek,bedeinka zeure fededunek.

11. Aipa bezate zure erregetza ospetsua,mintza bitez zure ahalmenaz,

12. gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak,zure erregetza ospetsua.

13. Zure erregetzak beti irauten du,zure aginteak menderen mendetan.Fidagarria da Jauna bere hitz guztietan,leiala bere egintza guztietan.

14. Erortzear direnei Jaunak die eusten,lur joak ditu altxatzen.

15. Zuri begira daude denak zain,eta zuk jaten ematen diezu bere garaian;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 145