Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 145:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Daviden gorespen-kanta .Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,zure izena beti bedeinkatuko.

2. Egunero bedeinkatuko zaitut,zure izena beti goretsiko.

3. Handia da Jauna, guztiz goresgarria,ulermenaz gaindikoa haren handitasuna.

4. Belaunaldi batek besteari zure egintzak goraipatzen dizkio,zure egite ahaltsuak iragartzen.

5. Zure aintza eta ospe distiratsua aldarrikatzen dute,eta nik zure egintza harrigarriak adierazten.

6. Zure balentria ikaragarriak aipatzen dituzte,eta nik zure egintza handiak kontatzen.

7. Zure ontasun neurrigabearen berri zabaltzen duteeta zure salbamena pozik oihukatzen.

8. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,haserregaitza eta onginahi handikoa.

9. Ona da Jauna guztientzat,gupidaz betea bere sorkari guztientzat.

10. Gorets zaitzatela, Jauna, zeure sorkari guztiek,bedeinka zeure fededunek.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 145