Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 144:6-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jaurti tximistak, eta sakabanatu etsaiak,bidali zeure geziak, eta barreia itzazu.

7. Luzatu eskua goitik, aska nazazu,libratu uholdetik, atzerritarren eskutik!

8. Haien ahoari faltsukeria dario,haien eskuinak gezurrezko zina dagi.

9. Kantu berria kantatuko dizut, ene Jainko,hamar hariko harpa joko zuretzat:

10. zuk eman zenion erregeari garaipena,zuk askatu zenuen David, zeure zerbitzaria.

11. Aska nazazu ezpata zitaletik,libratu atzerritarren eskutik!Haien ahoari faltsukeria dario,haien eskuinak gezurrezko zina dagi.

12. Izan bitez gure semeak landareen antzeko,gaztedanik ongi haziak;gure alabak zutabeen antzeko,jauregiaren euskarri landuak.

13. Beterik beude gure bihitegiak,denetariko fruituz hornituak;ugal bitez artaldeak milaka eta milaka gure zelaietan;

14. mardul bitez gure abereak.Ez bedi izan inbasiorik, ez erbesteratzerik,ezta gure plazetan garrasirik ere.

15. Zorionekoa hauek guztiak dituen herria!Zorionekoa Jauna Jainko duen herria!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 144