Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 14:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik,ba ote den zentzu onekorik,Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

3. Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian;ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.

4. Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,nire herria ogia bezala irensten duteneta Jaunaz arduratzen ez diren horiek?

5. Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,zintzoen elkartean baitago Jauna.

6. Errukarriaren asmoez barre egiten duzue,baina Jaunak du hura babesten.

7. Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!Jaunak bere herriaren zoria aldatzean,poztuko da Jakob, alaituko Israel.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 14