Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 139:14-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako,zeure egintza miragarrietan nabarmena!Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,

15. nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu,isilpean eratzen ari nintzela,lurraren barruan ehunduz nindoala.

16. Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten,idatziak zeuden denak zure liburuan;eratuak zenituen nire egunak,bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.

17. Oi Jainko, bai paregabeak niretzat zure burutapenak,bai sakona haien barne-muina!

18. Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira.Berpiztu nadila eta jarrai dezadala beti zurekin!

19. Oi Jainko, gaiztoak hilko bazenitu!Urrun niregandik, odolzaleok!

20. Maltzurkeriaz mintzo dira zutazeta zure kontra alferrik altxatzen.

21. Gorroto dizutenei, Jauna, nola ez nik gorroto izan?Kontra altxatzen zaizkizunei nola ez higuin izan?

22. Gorroto biziz gorroto izan ditut,niretzat ere etsai bihurtu dira.

23. Oi Jainko, iker nazazu eta ezagutu nire bihotza,proba nazazu eta ezagutu nire ardurak.

24. Ikusi galbidetik ote nabilen,gidatu ni zeure betiko bidetik.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 139