Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 137:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ur ondoko sahatsetan utziak genituen zitarak zintzilik.

3. Eta han, guri kantu eske zeuden erbesteratu gintuztenak,kanta alai eske gure zapaltzaileak:«Kantatu guretzat Siongo kantak».

4. Nola kantatu Jaunaren kanturik atzerriko lurraldean?

5. Zutaz ahaztu banendi, Jerusalem, geldi bekit eskua elbarri.

6. Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik,beti gogoan ez bazaitut,zu, Jerusalem, neure pozik handiena ez bazaitut.

7. Jauna, ez ahaztu edomdarrek egina,honela baitziotsoten elkarriJerusalem erori zen egun hartan:«Erraustu, erraustu hondoraino!»

8. Babilonia, hiriburu kriminal hori!Bejondeiola, zuk guri eginaren ordaina emango dizunari!

9. Bejondeiola, zure haurtxoak hartueta harkaitzaren kontra lehertuko dituenari!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 137