4. Bera bakarrik egintza miragarrien egile,haren maitasuna betikoa baita.
5. Jakinduriaz egin du zerua,haren maitasuna betikoa baita.
6. Uren gainean tinko ezarri lurra,haren maitasuna betikoa baita.
7. Argizagi handiak egin ditu,haren maitasuna betikoa baita;
8. eguzkia, egunaren gain jartzeko,haren maitasuna betikoa baita;
9. ilargia eta izarrak, gauaren gain jartzeko,haren maitasuna betikoa baita.