Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 136:15-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. faraoia eta honen gudarostea Itsaso Gorrian amildu zituen,haren maitasuna betikoa baita.

16. Basamortuan zehar gidatu zuen bere herria,haren maitasuna betikoa baita.

17. Errege handiak jo zituen,haren maitasuna betikoa baita;

18. errege ospetsuak hil,haren maitasuna betikoa baita:

19. Sihon, amortarren erregea,haren maitasuna betikoa baita;

20. eta Og, Baxango erregea,haren maitasuna betikoa baita.

21. Eta haien lurraldea bere herriari eman zion,haren maitasuna betikoa baita;

22. bere zerbitzari Israeli eman zion ondare,haren maitasuna betikoa baita.

23. Oroitu zen gutaz gure erorialdian,haren maitasuna betikoa baita;

24. eta etsaiengandik gintuen askatu,haren maitasuna betikoa baita.

25. Bizidun guztiak janaritzen ditu,haren maitasuna betikoa baita.

26. Eskerrak eman zeruko Jainkoari,haren maitasuna betikoa baita.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 136