Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 136:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Eskerrak eman Jaunari, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.

2. Eskerrak eman jainkoen Jainkoari,haren maitasuna betikoa baita.

3. Eskerrak eman jaunen Jaunari,haren maitasuna betikoa baita.

4. Bera bakarrik egintza miragarrien egile,haren maitasuna betikoa baita.

5. Jakinduriaz egin du zerua,haren maitasuna betikoa baita.

6. Uren gainean tinko ezarri lurra,haren maitasuna betikoa baita.

7. Argizagi handiak egin ditu,haren maitasuna betikoa baita;

8. eguzkia, egunaren gain jartzeko,haren maitasuna betikoa baita;

9. ilargia eta izarrak, gauaren gain jartzeko,haren maitasuna betikoa baita.

10. Egiptoko lehen-semeak jo zituen,haren maitasuna betikoa baita.

11. Israel handik irtenarazi zuen,haren maitasuna betikoa baita;

12. ahalmen handiz, esku indartsuz,haren maitasuna betikoa baita.

13. Itsaso Gorria erdibi egin zuen,haren maitasuna betikoa baita;

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 136