Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 135:4-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jaunak Jakoben herria aukeratu du,Israel bere jabego berezi bihurtu.

5. Badakit, bai, handia dela Jauna,jainko guztien aldean handia gure Jauna.

6. Nahi duen guztia egiten du Jaunakzeru eta lurrean, itsaso eta ozeanoetan.

7. Hodeiak zerumugan gora igoarazten ditu,erauntsiak tximistaka leherrarazten,haizea bere gordelekuetatik aterarazten.

8. Berak jo zituen Egiptoko lehen-sortuak, gizaki eta abere.

9. Mirariak eta egintza harrigarriak egin zituen Egiptonfaraoiaren eta beronen funtzionarioen aurka.

10. Herri ugari suntsitu zuen, errege ahaltsuak hil:

11. Sihon, amortarren erregea, Og baxandarrenaeta Kanaango errege guztiak.

12. Eta haien lurraldea ondare eman zion bere herri Israeli.

13. Jauna, zure izenak betiko dirau,Jauna, zure oroitzapenak belaunez belaun.

14. Zuk defendatzen baituzu, Jauna, zeure herria,eta zeure zerbitzariez gupidatzen zara.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 135