Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 121:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Erromes-kanta.Begiak mendietara ditut jasotzen:nondik etorriko ote zait laguntza?

2. Jaunarengandik datorkit laguntza,zeru-lurrak egin zituenagandik.

3. Jaunak ez zaitu erortzen utziko,zure zaintzailea ez dago lo.

4. Ez, ez du sekula lorik egiten Israelen zaintzaileak.

5. Jauna duzu zaintzaile, Jauna gerizpe: alboan duzu beti.

6. Ez dizu kalterik egingo eguzkiak egunez,ez ilargiak ere gauez.

7. Jaunak zainduko zaitu gaitz orotatik,berak zuri bizia zainduko.

8. Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiakoraindanik eta betiko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 121