Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 121:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Erromes-kanta.Begiak mendietara ditut jasotzen:nondik etorriko ote zait laguntza?

2. Jaunarengandik datorkit laguntza,zeru-lurrak egin zituenagandik.

3. Jaunak ez zaitu erortzen utziko,zure zaintzailea ez dago lo.

4. Ez, ez du sekula lorik egiten Israelen zaintzaileak.

5. Jauna duzu zaintzaile, Jauna gerizpe: alboan duzu beti.

6. Ez dizu kalterik egingo eguzkiak egunez,ez ilargiak ere gauez.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 121