Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:82-98 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

82. begiak erreak ditut zuk hitzemanaren zain:noiz kontsolatuko nauzu?

83. Larru zahar zimurra bezala nago;ez ditut, ordea, zure arauak ahaztu.

84. Zenbat egunez bizi naiteke oraindik?Noiz zigortuko dituzu nire pertsegitzaileak?

85. Harroputzek zuloak egin dizkidate bidean,zure legea aintzat hartu gabe.

86. Fidagarriak dira zure agindu guztiak;maltzurkeriaz pertsegitzen naute: zatozkit laguntzera!

87. Ia garbitu ninduten lurretik;baina nik ez nituen zure legeak bazter utzi.

88. Babestu nire bizia zeure maitasunez!Beteko ditut zuk emaniko xedapenak.

89. Zure hitza, Jauna, betierekoa da,zerua baino iraunkorragoa!

90. Zure leialtasunak belaunez belaun dirau,zeuk finkatu duzun lurrak baino areago!

91. Gaurdaino diraute zure erabakiz,gauza guztiak menpeko baitituzu.

92. Zure irakaspena izan ez banu gozamen,honezkero galdua nintzatekeen atsekabez.

93. Ez ditut, ez, zure legeak sekula ahaztuko,horien bidez bainauzu biziarazten.

94. Zeurea nauzu: salba nazazu,zure legeen bila saiatzen naiz eta!

95. Gaiztoak zelatan zegozkidan ni galtzeko,baina ni erne nengoen zure xedapenetara.

96. Gauzarik bikainenak ere badu bere muga,zure agindua bakarrik mugagabea.

97. Bai dudala maite zure irakaspena!Bera dut hausnargai egun osoan.

98. Zure aginduak etsaiak baino zuhurrago egiten nau,neurekin baitut aldioro.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119