Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:69-74 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

69. Gezurrez josten naute harroputzek;nik bihotz-bihotzez betetzen ditut zure legeak.

70. Harria bezain gogorra dute bihotza;nik zure irakaspena dut gozamen.

71. Beharrezkoa nuen atsekabetua izatea, zure arauak ikasteko.

72. Zein ona niretzat zure irakaspena,urre-zilarrezko milaka txanpon baino baliotsuagoa!

73. Zure eskuek egin ninduten eta eratu:emadazu adimena, zure aginduak ikas ditzadan.

74. Poztu egingo dira, ni ikusiz, zure esaneko direnak,zure hitzean jarria dudalako itxaropena.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119