Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:20-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Akiturik ditut barne-indarrak,zure erabakien etengabeko irrikaz.

21. Egin agiraka harroputz madarikatuei,zure aginduetatik aldentzen direnei!

22. Urrundu niregandik iraina eta mespretxua,gordetzen baititut zure xedapenak.

23. Nahiz eta jauntxoak nire aurka hitzartu,zerbitzari honek zure arauak hausnartzen ditu.

24. Bai, zure xedapenak ditut gozamen, horiek kontseilari!

25. Lur jorik nago:biziberri nazazu, zeure promesaren arabera!

26. Neure joan-etorrien berri eman dizut, eta erantzun egin didazu:irakats niri zeure arauak!

27. Ulertarazi niri zeure legeen bidea,eta zure dohain harrigarriak hausnartuko ditut.

28. Erortzen ari naiz nahigabez ahuldurik:jaso nazazu, zeure promesaren arabera!

29. Aldendu niregandik jokabide maltzurraeta emadazu zeure legea dohain.

30. Leialtasunaren bidea aukeratu dut,paregabetzat jotzen ditut zure erabakiak.

31. Zure xedapenei loturik nago: Jauna, ez ni lotsagarri utzi!

32. Zure aginduen bidetik lehiatuko naiz,barrua lasaitzen didazunez gero.

33. Erakutsi niri, Jauna, zeure arauen bidea,horri jarraitzea izango dut sari.

34. Ulertarazi zeure legea, eta gordeko dut,bihotz-bihotzez beteko.

35. Gida nazazu zeure aginduen bidetik, hori baitut atsegin.

36. Makurtu nire gogoa zeure xedapenetaraeta ez beste irabazirik desiratzera.

37. Urrundu nire begiak huskerietatik,emadazu bizia zeure indarrez.

38. Bete zerbitzari honi zeure promesa,begirune dizutenei egina.

39. Baztertu niregandik iraina, beldur baitiot;zure erabakiak bakarrik dira on!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119