Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 119:125-142 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

125. Zeure zerbitzari nauzu: emadazu adimena,zure xedapenak ezagut ditzadan.

126. Ekin, Jauna, ordua da: zure legea hautsi egin dute!

127. Nik, ordea, maite ditut zure aginduak,urrerik finena baino maiteago.

128. Zuzen-zuzenak iruditzen zaizkit zure xedapen guztiak,eta gorroto diot jokabide maltzur orori.

129. Harrigarriak dira zure xedapenak!Horregatik ditut gogoan gordetzen.

130. Azaldu zeure hitz argigarriak, eman ulermena heldugabeei.

131. Aho zabalik nago desiraz, zure aginduen irrika biziz.

132. Itzul niregana eta erruki zakizkit,zure izena maite dutenekin ohi duzun bezala.

133. Sendo beza zuk hitzemanak nire ibilbidea,ez nazala inolako txarkeriak mendera.

134. Aska nazazu zapaltzaileen eskutiketa beteko ditut zure legeak.

135. Erakutsi aurpegi argia zeure zerbitzari honi,irakatsi niri zeure arauak!

136. Ene begiek malko-errekak isurtzen dituzte,zure irakaspenari jarraitzen ez diotenengatik.

137. Zintzoa zara zu, Jauna, zuzena zeure erabakietan.

138. Xedapen zuzenak ezarri dituzu, zeharo fidagarriak.

139. Maitasun-garrak erretzen nau,nire etsaiak zure hitzaz ahazten direlako.

140. Ongi egiaztatua da zuk hitzemana;maite du, bai, zure zerbitzari honek.

141. Txikia naizen arren eta mespretxatua,ez ditut zure legeak ahazten.

142. Zure justizia behin betiko justizia da,zure irakaspena fidagarria.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 119