Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 116:7-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zaude berriro bakean, ene arima,ona izan baita zurekin Jauna.

8. Bai, libratu dit bizia heriotzatik,begiak negarretik, oinak erortzetik.

9. Jaunaren aurrean ibiliko naiz, beraz, bizien lurraldean.

10. Sendo nengoen fedean,«Bai zoritxarreko naizela!» esatean ere.

11. Kinka larrian pentsatu nuen: «Ez dago inor fidagarririk!»

12. Nola ordainduko diot Jaunari egin didan on guztia?

13. Kopa altxatuko dut salbamenagatik esker onez, Jaunari dei eginez.

14. Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean.

15. Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza.

16. Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal:askatu dituzu nire lokarriak!

17. Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez.

18. Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean,

19. Jaunaren etxeko atarietan, Jerusalemen erdian.Aleluia! Gora Jauna!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 116