Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 116:2-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. bai, belarria makurtu du niregana, dei egin diodanean.

3. Herio-lokarriek estutu ninduten,Herio Leizearen mandatariek atzeman; estu eta larri nintzen,

4. baina Jaunari dei egin nion: «Arren, Jauna, libra nazazu!»

5. Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa.

6. Jaunak zaintzen ditu xumeak:lur jorik nengoen eta salbatu egin nau.

7. Zaude berriro bakean, ene arima,ona izan baita zurekin Jauna.

8. Bai, libratu dit bizia heriotzatik,begiak negarretik, oinak erortzetik.

9. Jaunaren aurrean ibiliko naiz, beraz, bizien lurraldean.

10. Sendo nengoen fedean,«Bai zoritxarreko naizela!» esatean ere.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 116