1. Maite nau Jaunak eta entzun egin du nire erregu-oihua;
2. bai, belarria makurtu du niregana, dei egin diodanean.
3. Herio-lokarriek estutu ninduten,Herio Leizearen mandatariek atzeman; estu eta larri nintzen,
4. baina Jaunari dei egin nion: «Arren, Jauna, libra nazazu!»
5. Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa.
6. Jaunak zaintzen ditu xumeak:lur jorik nengoen eta salbatu egin nau.
7. Zaude berriro bakean, ene arima,ona izan baita zurekin Jauna.
8. Bai, libratu dit bizia heriotzatik,begiak negarretik, oinak erortzetik.