3. Jainkoa ikustean, itsasoak ihes, Jordanek atzera egin zuen;
4. mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.
5. Zer zenuen, itsaso, ihesi? Eta zuk, Jordan, atzeraka?
6. Zer zenuten saltoka, mendiok, ahariak bezala,eta zuek, muinook, arkumeak bezala?
7. Egizu poz-ikara, oi lur, Jabearen aurrean,Jakoben Jainkoaren aurrean!
8. Haitza urtegi bihurtu zuen, suharria iturburu.