Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 114:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israel Egiptotik irten ondoren, Jakoben herria erbestetik,

2. Jaunaren santutegi bihurtu zen Juda, haren jabetza Israel.

3. Jainkoa ikustean, itsasoak ihes, Jordanek atzera egin zuen;

4. mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.

5. Zer zenuen, itsaso, ihesi? Eta zuk, Jordan, atzeraka?

6. Zer zenuten saltoka, mendiok, ahariak bezala,eta zuek, muinook, arkumeak bezala?

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 114