Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 113:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aleluia! Gora Jauna!Goretsazue, Jaunaren zerbitzariok, goretsi Jaunaren izena!

2. Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izena orain eta beti!

3. Eguzkiaren sorlekutik sarlekura, goretsia izan bedi Jaunaren izena!

4. Jauna nazio guztien gainean garai,haren ospea zeruak baino gorago.

5. Nor Jauna, gure Jainkoa, bezalakorik?Gorenean du jarria tronua,

6. baina makurtu egiten da, zerutik lurrera begiratzeko.

7. Gizagaixoa hautsetatik altxatzen du,behartsua zaborretatik ateratzen

8. eta handikien artean,bere herriko nagusien artean, jartzen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 113