Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 112:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aleluia! Gora Jauna!Zorionekoa Jaunari begirune dionaeta haren aginduak biziki atsegin dituena.

2. Ahaltsua izango da lurraldean haren askazia,bedeinkatua zuzenaren ondorengotza.

3. Ondasunak ugari haren etxean,haren eskuzabaltasunak betiko dirau.

4. Ilunpetan argia ageri da zuzenentzat:Jainko errukiorra, bihozbera eta zintzoa.

5. Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena,bere arazoak zuzen daramatzana.

6. Zintzoak ez du inoiz koloka egingo,haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.

7. Ez du izango berri txarren beldurrik,adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz;

8. seguru sentitzen da, ezeren beldurrik gabe;azkenean, etsaien porrotaz alaituko da.

9. Eskua betean ematen die behartsuei,haren eskuzabaltasunak betiko dirau:ohorez jasoko du kopeta.

10. Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa, erremindurik eta urtzen;gaiztoen ametsek porrot egingo dute.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 112