Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 111:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aleluia! Gora Jauna!Bihotz-bihotzez goretsiko dut Jauna,batzarrean zuzenekin elkarturik.

2. Handiak dira Jaunak eginak,gogoko dituzten guztientzat aztergai.

3. Haren egintzak ospez eta ederrez beteak,haren salbamen-asmoak betiko dirau.

4. Haren egintza harrigarriak gogora ditzagun nahi du:errukior eta bihozbera da Jauna.

5. Begirune diotenei janaria die ematen;bere ituna beti gogoan izan du.

6. Egintzetan agertu dio herriari bere indarra,beste nazioen lurraldeak berari emanez.

7. Haren egintzak leial eta zintzo, haren legeak fidagarri,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 111