Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 110:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Daviden salmoa .Hona Jaunak ene jaun erregeari esan:«Eseri tronuan nire eskuinean:etsaiak oin-aulki jarriko dizkizut».

2. Siondik zabaltzen du Jaunak zure errege-aginpidea:mendera itzazu, bada, guduan etsaiak!

3. Zu nagusi garaipen-egunean;Santua agertzean, bera izango duzu adore-emaile,bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz.

4. Zin egina du Jaunak eta ez da damutuko:«Betiko zara apaiz, nik esan bezala,nire legezko erregea».

5. Zeure eskuinean daukazu Jauna:bere haserre-egunean erregeak ditu suntsitu.

6. Nazioen aurka epaia eman du:gorpuak pilatu ditu eta lur zabalean burezurrak hautsi.

7. Erregetza ematen duenak nagusi ezarri du;horregatik jaso du burua.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 110