1. Koru-zuzendariarentzat. Davidena.Jaunarengan babesten naiz. Nolatan esaten didazue:«Alde mendira, hegaztiak bezala!
2. Gaiztoek uztaia tenkatu baituteeta gezia uztai-harian jarri,bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.
3. Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?»
4. Jauna bere tenplu santuan dago, zeruan du tronua:begira-begira dago munduari, gizakiak ditu aztertzen.
5. Jaunak zintzoa du aztertzen,gaiztoa eta gogorkeria-zalea bihotzez gorrotatzen.
6. Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera!Izan bedi haize kiskalgarria horien zoria!
7. Zintzoa da, izan ere, Jauna; zuzen jokatzea du maite:zuzenek ikusiko dute haren aurpegia.
Irakurri kapitulu osoa Salmoak 11