Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 11:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Davidena.Jaunarengan babesten naiz. Nolatan esaten didazue:«Alde mendira, hegaztiak bezala!

2. Gaiztoek uztaia tenkatu baituteeta gezia uztai-harian jarri,bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.

3. Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?»

4. Jauna bere tenplu santuan dago, zeruan du tronua:begira-begira dago munduari, gizakiak ditu aztertzen.

5. Jaunak zintzoa du aztertzen,gaiztoa eta gogorkeria-zalea bihotzez gorrotatzen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 11