Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 109:23-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Banoa ni, arratseko itzalaren antzera desagertuz,matxinsaltoak bezala uxatzen naute.

24. Barauaren barauz, zangoak koloka ditut,gorputza argal eta ihar.

25. Iseka-gai bihurtu natzaie,ni ikustean, buruari eragiten diote burlaz.

26. Lagundu, Jauna, ene Jainkoa!Salba nazazu, zeure maitasunari dagokionez!

27. Jakin bezate zure eskua dela,zu zeu, Jauna, nire alde ari dena.

28. Madarika nazatela: zuk ni bedeinka;altxa daitezela aurka: lotsagarri geldituko dira,eta zure zerbitzari hau poztuko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 109