Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 109:19-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Estal beza, beraz, soinekoak bezala,lot beza etengabe gerrikoak bezala!

20. Izan bedi hori Jaunarengandiko zigorra nire salatzaileentzat,gaizki-esaka ari zaizkidanentzat.

21. Baina zuk, ene Jainko Jaun horrek,egizu mirari bat nire alde,zarena zarelako, guztiz ona zarelako;libra nazazu, zeure maitasunagatik.

22. Dohakabe eta behartsu bainaiz,urraturik baitut bihotza barruan.

23. Banoa ni, arratseko itzalaren antzera desagertuz,matxinsaltoak bezala uxatzen naute.

24. Barauaren barauz, zangoak koloka ditut,gorputza argal eta ihar.

25. Iseka-gai bihurtu natzaie,ni ikustean, buruari eragiten diote burlaz.

26. Lagundu, Jauna, ene Jainkoa!Salba nazazu, zeure maitasunari dagokionez!

27. Jakin bezate zure eskua dela,zu zeu, Jauna, nire alde ari dena.

28. Madarika nazatela: zuk ni bedeinka;altxa daitezela aurka: lotsagarri geldituko dira,eta zure zerbitzari hau poztuko.

29. Estal bitez laidoz nire salatzaileak,bil bitza lotsa gorriak soingainekoak bezala!

30. Aho betean emango dizkiot eskerrak Jaunari,jendetzaren erdian goretsiko dut,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 109