Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 109:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. izan bitza beti Jaunak begi aurreaneta suntsi beza lurretik haien oroitzapena!

16. Izan ere, ez da saiatu maitasunez jokatzen,dohakabea eta behartsua pertsegitueta bihotz-eroria hil nahi izan du.

17. Madarikazioa zuen gogoko: betorkio gainera!Bedeinkaziorik ez zuen opa: urrun bekio!

18. Madarikazioa zeraman soingaineko:sar bekio barruraino ura bezala,gorputz guztira zabaldu olioa bezala!

19. Estal beza, beraz, soinekoak bezala,lot beza etengabe gerrikoak bezala!

20. Izan bedi hori Jaunarengandiko zigorra nire salatzaileentzat,gaizki-esaka ari zaizkidanentzat.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 109