Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 108:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Kanta. Daviden salmoa.

2. Adoretsu nago, ene Jainko.Kantatu eta soinua joko dizut. Ea, ene bihotza!

3. Esnatu, harpa eta zitara; esna dezadan egunsentia.

4. Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,nazioen artean kantatuko.

5. Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa,zure leialtasuna hodeietarainokoa.

6. Zerua baino handiago zara, ene Jainko!Zure ospea mundu osoaren gain!

7. Eman garaipena zeure ahalmenaz, erantzun niri,hain maite dituzunok libra daitezen.

8. Jainkoak bere santutegitik esan zuen:«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,Sukot haranaz jabetuko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 108