Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 107:30-41 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Poztu ziren barealdiazeta beren gogoko portura eraman zituen Jainkoak.

31. Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

32. Gora bezate herri-batzarrean,goretsi zaharren kontseiluan.

33. Ibaiak basamortu bihurtzen ditu, iturburuak lur lehor,

34. lur joriak gatzaga, tokiko jendearen gaiztakeria bide.

35. Basamortua, berriz, urtegi bihurtzen dueta landa lehorra iturburu.

36. Gosedunak biziarazten ditu bertan,eta bizitzeko hiriak eraikitzen dituzte,

37. soroak erein, mahastiak landatu eta uzta oparoak biltzen.

38. Jainkoak bedeinkatu eta erruz ugaltzen dira,haien abere-taldeei ez die urritzen uzten.

39. Zapalkuntzak, ezbehar eta atsekabeakgutxiturik eta apalduak zeuzkaten;

40. baina Jainkoak, handikiak mespretxatzeneta biderik gabeko basamortuan noragabeibilarazten dituenak,

41. behartsuak miseriatik altxatzen ditueta haien familiak artaldeak bezain ugari bihurtzen.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 107